XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA. EKONOMIA, PLANGINTZA ETA INGURUGIRO SAILA

AGINDUA, 1992ko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuarena, Urdaibai aldean Biosferaren Erreserbari buruz ikerketa aplikatua eta espezifikoa bultzatzeko laguntzen gainean erabakia ematen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak; eta Hirigintza eta Ingurugiro Sailburuak, Urdaibai aldean Biosferaren Erreserbari buruz ikerketa aplikatua eta espezifikoa bultzatzeko laguntzen gainean 1990eko maiatzaren 2an emandako aginduari jarraituz, honako hau,

ERABAKI DUT:

1. atala.- Ingurugiroari buruzko informazioa emateko eta Hezkuntza mailako lanak egiteko, Ikerketa aplikatuko Proiektuen bigarren urtealdi moduan I eta II eraskinetan azaltzen diren Diru-laguntzak ematea.

2. atala.- Agindu horren aurka, interesdunek Berraztertze Errekurtsoa jarri ahal izango dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuaren aurrean, iragarpen hau EHAAn agertzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilebeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 29.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburua, JON LARRINAGA APRAIZ.